XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Sukalde bat, baiñan ez, edozein basarrietako sukalde bat, jauregi-zaar eta eder bateko sukalde bat baizik.
Tximini-ederreko su-bajua, narruzko eserlekua duten aulki bat edo beste ta mai sendo bat...
I. Andereñoa
Jaun-andreak...!
EUSKAL-ERRI du bere izena jauregi onek.
Munduko jauregietan zaarrenetako bat, zaarrena ez baldin ba'da.
Baztar-ederrak ditu: mendiak ugari, lur-zabalak ez gutxi, belardiak asko, basoak ez gutxiago ta itxaso-zati eder bat.
Euskal-erria'n zaudete beraz.
Ezagutu ditzagun orain bertako biztanleak.
Aitor agertuko da ikusleen ezker-aldetik.
Zaarra izan arren, gordiña agertzen da oraindik.
Ille-luzea du, ta ardi-narruz jantzia dator, leengo euskaldunak bezela.
Abarkak eta mantarrak ankabietan eta aragi-bizian belaun-buruak.
Aitor degu au: euskaldunen aita...!
Aitor
Aitor naiz, bai...!
Ta euskaldunen aita.
Ta euskaldunen aita-izateak ematen dit pozik aundiena.
Bainan baita kezkarik aundiena ere...!
Noiz-arte izango ote naiz izen orren jabe?
I. Andereñoa...
Euskaldunok naiko degun arte...!
Aitor
Egia diozu, Andereño: euskaldunak naiko dezuten arte...!
Baiñan noiz-arte naiko ote dezute ori euskaldunak...?
Noiz arte...?
Eta Aitor ikusleen eskui-aldetik izkutatuko dan arten, oiartzunak, gero ta urrutiago
Araba, Bizkai, Gipuzko, Naparro, Benaparro, Lapurdi ta Zubero agertuko dira, bana-banaka, ikusleen ezker-aldetik.
Ardi-narruzko jantzi ordez, beso-motzeko soineko bat ekarriko dute auek, eta bere eskualdeko ikurra, norberak, bere soiñekoan.
Abarkak eta mantarrak anka-bietan, eta agirian belaun-buruak.
I. Andereño
Araba dezute au...!
Araba
Eta Gazteiz degu arabarrok gure uri-buru.
Mendi batzuek baldin ba'ditugu ere, lauak dira gure lur geienak.
Gaztel-erriakin ditugu gure mugarik zabalenak, eta ortik datorkigu, euskaldun bezela, gure arriskorik aundiena...!
Eta ikusleen eskui-aldetik izkutatuko da Araba, ta ikusleen ezker-aldetik agertuko Bizkai.
I. Andereño
Bizkai dezute au...!
Bizkai
Eta Bilbo degu gure uri-buru.
Ta burni-meatzak ta Ibaizabal'eko lantegi aundiak, ipar-aldera bota digute gure euskera.
Gordeko al'gaitu, ala ere, euskaldun, Gernika'ko gure arbola santuak.